XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

dioptria. iz. Opt. Lenteen ahalmena neurtzen duen banakoa.

Bere balioa fokua metro bateko distantziara duen lente batena da.

Fokuen distantziaren alderantzizkoa izaten da; adibidez, distantzia 0,5 m-takoa denean, lenteak 2 dioptria dauzka.

Dioptria kopurua izan daiteke bai positiboa bai negatiboa, sistema optikoa edo lentea nolakoa den: lentea ganbila denean dioptria kopurua positiboa (+) da, eta ahurra denean negatiboa (-).

Miopia eta hipermetropia mailak dioptrien bidez adierazten dira.

Dior, Christian. Moda diseinatzaile frantsesa (Granville, 1905 - Montecatini, 1957).

Hasieran, Parisko artista taldekoa baitzen, arte galeria bat zabaldu zuen; hark porrot egin zuela eta, modaren munduan sartu zen.

1947an kaleratu zuen new look estiloak berehalako arrakasta izan zuen mundu osoan, eta horren ondorioz Frantziako jostunetan lehena izan zen hamar urtez.

diorama. iz. Teknol. Bi aldeetatik margotuta dagoen oihal handia, eta bi aldeak txandaka argituz ilunpean dauden ikusleei irudi desberdinak erakusteko balio duena.

Robert Barker-ek (1739-1806) asmatu zuen, eta Louis J. M. Daguerrek hobetu eta aurkeztu zuen Parisen 1822an.

diorita. iz. Geol. Jatorriz sumendikoa den harria, bikorduna eta granitoaren antzekoa, baina hura baino astunagoa, feldespato kristalez (kolorez zuriak) eta anfibolez (kolorez berdeak) osatua.

diosal. iz. Norbait agurtzean egiten zaion gizalegezko adierazgarria. ik. agur.

Ez dutela gorrotorik diote, baina ukatzen edo muzinka egiten dute diosala.

diosaldu (diosal, diosaltzen). dio ad. Diosal egin, agurtu.

dioulas. iz. Etnogr. Burkina Faso eta Boli Kostako herri beltza, mandinga arrazakoa.

dioxido. iz. Kim. Molekula bakoitzeko bi oxigeno atomo dituen oxidoa. ik. bioxido.

-Karbono dioxidoa. Anhidrido karbonikoa.

Karbonoaren oxidazio gai bat da (C02).

Dentsitatea airearekiko 1,52 da ohizko egoeran.

Erraz bihurtzen da isurkari edo gorputz trinko.

dipeptidasa. iz. Kim. Dipeptidoen banaketa eragiten duen entzima.

dipeptido. iz. Kim. Bi aminoazidoen elkarketaz sortutako proteina.

dipiro. iz. Miner. Aluminioaren, sodioaren eta kaltzioaren silikatoa.

Ugaria da Piriniotan.

diplejia. iz. Med. Gorputzaren bi atal simetrikoen paralisia.

Zangoen paralisia izendatzeko aldiz, paraplejia izena erabiltzen da gehienbat.

diplodoko. iz. Zool. Dinosauroen ordenako narrasti mota.

Diplodokoak landarejaleak ziren, oso handiak, burutxikiak eta lepo-luzeak; 24 metro inguru luze izaten ziren.

Coloradon eta Wyoming-en (Estatu Batuetan) aurkitu dira diplodokoen fosilak.

diploide. adj. Biol. Bere motan arruntak diren 2n kromosoma kopuru dituen (zenbaki diploidea) zelulaz esaten da.

2n kromosoma kopuru izateko baldintza hau ez da betetzen ugalketa zeluletan, haietan kopurua n baita (zenbaki haploidea).

diploidia. iz. Genet. Kromosoma pare berdinez osatutako geneen zelulek duten ezaugarria.

diplokardia. iz. Zool. Bihotza bi zatitan banaturik egotea.

Odola gorputzean zehar bidali eta biltzeko izaten da bat, eta odola arnasketa aparatua bidali eta handik biurtzeko bestea.

diplokoko. iz. Biol. Bi osagai elkartuz osatutako bakteria, esfera formakoa.

diploma. iz. Titulu bat edo baieztatzen duen agiria.

diplomadun. iz. Titulu bati dagokion diploma duena.

diplomatiko. adj. eta iz. Diplomaziari dagokiona edo hartan aritzen dena.

diplomazia. iz. Politikaren adarra, estatuen arteko harremanei dagokiena; harreman horiek zertzen dituzten pertsona eta erakundeen multzoa.

diplopodo. adj. Zool. Miriapodoen klaseko animaliez esaten da.

Diplopodoek buru sendoa eta baraila indartsua dute.

Gorputzaren segmentu bakoitzean bi hanka pare izaten dituzte.

Hanka kopurua 12tik 100artekoa izan daiteke.

8.000 mota ezagutzen dira gaur egun.

Zenbait ehunzango eta milazango ordena honetakoak dira.

dipluro. iz. Zool. Hainbat intsektu apterigogenoen eta entotrofoen ordena.

- Gorputza eraztunez eratua dute eta antenak edo adarrak dituzte.

Tisanuroen antzekoak dira, baina hauek ez dute ozelorik ez begi konplexurik, eta aho atalen egitura berezia dute.

Txikiak dira (cm batetik beherakoak).

Lurrean bizi dira, harrien azpian eta goroldioa dagoen lekuetan, eta gehienak detritujaleak dira.

Hiru familia hartzen ditu ordena honek: proiapigidoak, kanpodeidoak eta iapigidoak.

Lurralde epeletan bizi dira.

dipnoo. iz. Zool. Gorputz luzea, ertz biribileko ezkatak, burua ia hezurtu gabea eta arnasa aparatua zakatzez eta birikaz osatua duen arrain hezurduna.

- Lehor aldietan birikak erabiltzen dituzte arnasa hartzeko.

Hezurduraren parterik handiena kartilagozkoa dute.

Tropikoetako ur gezetan bizi izaten dira.

Mota gehiago dira fosil direnak bizirik aurki daitezkeenak baino.

Gaur egun bizirik dauden dipnooen artean bi ordena bereizten dira: monopneunomeak, birika zaku bakarra dutenak, eta dipneumoneak, birika bi zakutan banatuta dutenak.